Koloneko minbizia prebenitzeko behaketetan parte hartzearen garrantziaz ohartarazi du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak

Koloneko Minbizia Prebenitzeko Munduko Eguna dela eta, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak dei egin die 50-74 urte bitarteko gipuzkoarrei Gorozkietan Ezkutatutako Odolaren Testa egin dezaten. “Test hau egiteak bizitzak salba ditzake. Gaixotasun honen detekzio goiztiarrerako eta hilkortasuna murrizteko funtsezko tresna da”, nabarmendu du elkarteak.
Elkartearen minbiziaren behatokiaren arabera, 2024an, EAEn diagnostikatutako pazienteen proportzio handiena duen minbizi motetako bat kolon-ondestekoa da, prostatakoaren eta bularrekoaren ondoren. “Garrantzitsua da gogoratzea GEOT proba ez-inbaditzailea, azkarra eta minik gabea dela, gorozkietan odol ez-ikusgaia dagoen zehazten saiatzen dena, garaiz detektatzeko polipoak edo koloneko lesioak, tumore gaiztoa eragin dezaketenak. Testa egiteko, pazienteak etxean erosotasunez jasotzen duen lagin bat erabiltzen da, horretarako diseinatutako kit batekin. Proba higienikoa da, ez intrusiboa eta ez du arriskurik”, nabarmendu du elkarteak.
%70,4ko parte hartzea
Elkarteak adierazi du oso garrantzitsua dela detekzio goiztiarreko probak egitea eta minbizi horrekin lotutako aurrerapen guztiak; izan ere, Gipuzkoan, proba hori egiteko adinean dauden 61.432 pertsonak ez dute parte hartzen baheketetan (32.956 gizonek eta 28.577 emakumek).
Proba honetako 50-74 urte bitarteko EAEko biztanleriaren parte-hartzea %70,4koa da, eta 191.414 pertsonek ez dute oraindik proba hau egiten. “Ikerketa eta prebentzioa dira minbizia sendatzeko giltzarriak. Gaur egun, jakina da elikadura orekatua izatea, tabakoa eta alkohola bezalako toxikorik ez izatea eta ariketa fisikoa egitea faktore prebentiboak direla patologia horren aurrean”, adierazi dute.
Hain zuzen ere, parte hartzea sustatzeko, Jokatu zure papera koloneko minbiziaren prebentzioan izeneko kanpaina abiarazi du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak. Hemen ikus dezakezue kanpainaren inguruko informazioa.