Nora Escuderok eta Onditz Esnaolak irabazi dute Aurresku Txapelketa
Aurresku Txapelketako parte hartzaileak, Lugaritz kultur etxean. Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra Donostiako Lugaritz kultur etxeko Imanol Larzabal aretoak hartu zuen atzo Aurresku Txapelketa. 2024-2025eko ikasturteko Aurresku ligaren baitakoa da. Txapelketa Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak antolatu zuen, Donostia Kulturaren, Kutxa fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
B saileko dantzariek (11-12-13 urte), Erribera eta Legazpi Zortzikoa dantzak eskaini zituzten. D saileko dantzariek (14-15 urte), berriz, Graziana eta Aurkez aurke (Desafioa).
Nora Escudero legazpiarrak irabazi zuen B saileko txapelketa. Bigarren saria Nere Sarasola zizurkildarrak jaso zuen, eta hirugarren saria Maddi Arrastoa villabonatarrak. Aldiz, Onditz Esnaola lizartzarrak eskuratu zuen D saileko sari nagusia. June Aguado villabonatarra izan zen bigarren, eta Pasai Donibaneko Danel Castillo hirugarren.


