Sute bat piztu da Uliako txabola batean
Uliako txabola batean piztu da sutea.Aitor Iltzarbe Ulia mendian sute bat piztu da astearte eguerdian, eta kea hiriko hainbat tokitatik ikusi ahal izan da. Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, Uliako txabola batean piztu da sutea, eta suhiltzaileek itzali egin dute dagoeneko. Kalte materialetatik haragoko kalterik ez dago, ez baitago zauritutik, udalak helarazitako informazioaren arabera.


