Trafiko aldaketak egingo dituzte asteburuko zenbait jardueren ondorioz
Biharko bi manifestazioek, igandeko Donostiako Maratoi Erdiak eta Erdialdean aurrera eramango dituzten saneamendu lanek eragina izango dute auto zirkulazioan.

Asteburuan aurrera eramango dituzte zenbait jarduerak eragin zuzena izango dute Erdialdeko kaleetan. Bihar, hilak 5, bi manifestazio aurrera eramango dituzte, bana goizean eta arratsaldean, eta eragina izango du trafikoan, ibilbideko zenbait kale itxi beharko baitituzte:
- 12:00etatik 13:00etara Bulebarra, Hernani, Askatasuna hiribidea, Argentinako Errepublika, Erregina Erregeordea
- 17:30etik 18:30era, Alderdi Eder, Hernani, Andia, Miramar, Okendo eta Bulebarra.
Dbusen geltokiek eta ibilbideek ere aldaketak izango dituzte gutxi gorabeherako ordutegi horietan.
Añarbeko Urak saneamenduko hodiak lotzeko lanak egingo ditu asteburuan. Ondorioz, Urbieta kaleko bi bide itxi beharko dituzte San Bartolome parean (larunbateko 07:30etik asteleheneko 07:30era, lanak egunez egingo dituzte). Hortaz, bide bakarra egongo da irekita. Autoen joan-etorria murrizteko eta garraio publikoa lehenesteko, Hernani, Idiakez eta Etxaide kaleetatik Askatasuna hiribidera doazen ibilgailuak desbideratu egingo dituzte, hiritik irteteko, Groserako norakoan, Federico Garcia Lorca pasealekurantz; eta Amararako norakoan, Bergara eta Prim kaleetarantz. Garraio publikoari dagokionean, Dbusen zerbitzuari ez dio eragingo; Lurraldebuseko BU03, BU04, BU07, BU12, BU13, BU40G, BU41G eta BU47G lineen Urbieta 28ko geltokia Urbieta 18ra lekualdatuko dute. Horrez gain, Artzain Onaren aparkalekura Hondarribia kaletik sartu beharko da; San Martineko aparkalekuari ez dio eragingo.
Astelehen eta asteartean ere, hilak 7 eta 8, Añarbeko Urak lagin bat egingo du San Martin kalean ura bultzatzeko sistema jartzeko lanak direla eta. Horretarako, Urbieta eta Easo kaleen arteko tartea trafikoari itxita egongo da. Hortaz, taxiek, motorrek eta autobusek Larramendi kaletik barrena joan beharko dute, gainerako ibilgailuen moduan. Ibilbide aldaketak ez die ez Dbusen ez Lurraldebusen autobus geltokiei eragiten.
Igandean, halaber, Donostiako Maratoi Erdiak hiriko kale nagusiak zeharkatuko ditu, eta ondorioz, goizean, Erdialdean, Grosen eta Antiguan autoen ibilia etengo da, eta garraio publikoaren ibilbide eta geltokietan ere aldaketak izango dira: Bulebarra itxita egongo da 06:30etik 14:00etara, Kontxa pasealekua 09:45etik 12:30era, trafikoari itxita egongo da ibilbidea 09:40etik 13:00etara eta Dbusen zerbitzuan aldaketak egingo dituzte.