'Euskalduntasuna eta arrazakeria' hitzaldia antolatu du Jardun Koordinadorak

Jardun Koordinadorak Euskalduntasuna eta arrazakeria hitzaldia antolatu du astelehenerako (hilak 7), Parte Zaharreko Arrano elkartean, 19:00etan. “Hitzaldia, azken hilabeteetan Euskal Herrian ematen ari den diskurtso eta tendentzia arrazisten gorakadaren aurrean, Euskal Herriko langileok gaia eskatzen duen sakontasunez landu eta honen aurrean hartu beharreko posizio politikoa mahai gaineratzeko baliatuko da”, azaldu dute antolatzaileek.
Honako galdera hauei erantzuten saiatuko dira ekitaldian: nolako erronkak ditu nazio zapaldu eta ukatu batek globalizazio kapitalistan bizirauteko? Arrazismoak Euskal Herrian nolako aurpegiak ditu? Inperialismoak eragindako migrazio fluxuekiko zein proposamen politiko daude? Zein paper du klase eraikuntza nazionalean biztanleria migratzaileak? Euskalduntasunak zeri egiten dio erreferentzia?