Kontxako barandako ballet ikuskizuna, iruditan

Asteburu honetan abiatu da Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatutako Dantzaren Hilabetea, besteak beste, Kontxako Baranda ballet ikuskizun arrakastatsuarekin. 27. emanaldia izan zen atzo (hilak 6) arratsaldean egin zutena, eta 31 irakasleren Gipuzkoako eta Bizkaiko eskoletako 1.476 ikaslek hartu zuten parte, adin tartearen arabera banatuta.
1997an lehen aldiz egin zenetik, ezinbesteko hitzordu bihurtu da Kontxako Barandako barra klasikoko erakustaldia, baita Dantza Hilabetearen barne dauden jarduera ospetsuenetariko bat ere.
Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariaren argazki bilduma ikus dezakezue:










































