Armeria eta Olaeta plazak berritzeko prozesua bideratu du udalak

Amara Berriko Armeria eta Olaeta plazak BIM teknologiaren bidez berrituko ditu Donostiako Udalak. 98.554 euroko aurrekontua eta bederatzi hilabeteko epea zehaztu dute proiektua idazteko eta dagokion partaidetza prozesua kontratatzeko.
Espazio Publikoaren Aktibazio eta Hobekuntza Planaren barruan kokatzen den proiektua da, partaidetza prozesu zabal baten bidez diseinatu zena.