Venezuelako eta Mexikoko liburuen edizio publikoen inguruko hitzaldia, Teila Fabrikan

Más allá del mercado: la edición, en manos públicas izenburupean hitzaldia eskainiko dute Egiako Teila Fabrikan Paco Ignacio Taibo II eta Raul Cazal idazle eta kazetariak, Txalaparta argitaletxeak gonbidaturik.
Taibo Mexikoko Kultura Ekonomikoaren Funtsaren zuzendaria da eta Cazal Venezuelako Kultura Ekonomiaren Sustapenerako ministro ondokoa. Liburuaren eta edizioaren munduan egon daitezkeen esku-hartze publikorako forma ezberdinak aztertuko dituzte Latinoamerikako bi esperientzien bidez. Iratzar Fundazioko Elena Belokik egingo ditu dinamizazio lanak.
Atzo, @editargi -k antolatuta, Paco Taibo II eta Fernando Flores izan genituen solasean, liburua eta irakurketarako eskubidea ardatz.
— txalaparta • (@txalapartatik) April 9, 2025
Bihar Donostian izango dugu Taibo II, Venezuelako kultur ministro orde Raul Cazalekin batera, Elena Belokik gidatuta. 18:30ean,@TeilaFabrika-n. pic.twitter.com/0lqrLlGsmR
Hitzaldia, ostegunean izango da, 18:30ean, eta gazteleraz izango da.