Ba al duzu planik astebururako?

Astebururako plan bila bazabiltza, aukerarik ez zaizu faltatuko Donostian. Gure agendan ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, eta, jarraian, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu.
Ostiralean (hilak 11), Tabakalerara joatea proposatzen dizugu, Enero filma ikustera (Ione Ateneo, 2019). Euskal emakume zinemagileak zikloaren barruan proiektatuko dute, 19:00etan. Sarrerak 4 euroan salgai, Tabakaleraren webgunean eta leihatilan.
Larunbaterako (hilak 12), zinema arloko proposamen bat egingo dizugu, baita ere: Riefenstahl dokumentala. 22. Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan proiektatuko dute, Tabakaleran, 19:00etan. Andres Veielek zuzendutako dokumentalak Leni Riefenstahlen bizitza du hizpide, nazismoa tartean izanda. Sarrerak 4 euroan eros daitezke, jaialdiaren webgunean eta aretoko leihatilan.
Azkenik, igandean (hilak 13), bermutaren ordurako kontzertu bat proposatuko dizugu: Franck Goldwaser eta Iker Piris blues musikariek Loiolako Sardexka tabernan emango duten kontzertua (13:00).
Bonus track: hurrengo astean jaiegunak iritsi aurretik plan bat egin nahi baduzu, hortxe gure proposamena: The High Llamasen kontzertua Dabadaban, astelehenean. Europako indie musikaren erreferenteetako bat da, eta sarrerak webgunean eta aretoan salgai, 25 eta 30 euroan.