Manifestazio zaratatsua egin dute Gizarte Ekintzako langileek, hirugarren greba egunean

Hirugarren greba eguna dute gaur Gizarte Ekintzako langileek. Atzo auto karabana zaratatsua egin zuten hirian barrena, eta ondoren, elkarretaratzea udaletxea aurrean. Gaur, berriz, leku horretan bertan elkartu dira manifestazioa egiteko. Beste behin bete dituzte kaleak beren aldarrikapenekin eta euren aldarrikapenak biltzen dituzten eskuorriak banatu dizkiete bidean topatutako herritarrei. Halaber, beren aldarrikapenak ere itsatsi dituzte zenbait lekutan.
Langile ordezkarien arabera, jarraipena ia erabatekoa izan da bi greba egunotan. Egoera konpondu ezean, hilaren 28an, 29an eta 30ean beste hiru greba egun deituak dituzte.