Metroaren lanei jarraipena egiteko batzorde ez iraunkorra maiatzean bilduko da

Donostiako Metroaren lanei jarraipena egiteko batzordea ez iraunkorra maiatzaren 7an bilduko da. Hala iragarri zuen Mugikortasuneko zinegotzi Olatz Yarzak osteguneko udal batzordeetan, EH Bilduko Jabi Vitoria zinegotziaren interpelazioari erantzunez.
Oposizioko alderdiak joan den astean salatu zuen batzorde hori biltzeko eskatu zuela eta ez zuela erantzunik jaso. Azkenik, maiatzaren 7an bilduko da batzordea eta, besteak beste, lanen gainkostuei buruz hitz egingo dute bertan. Izan ere, EH Bilduk joan den astean salatu zuenez, %162,29ko gainkostua pilatu dute lanek dagoeneko.
Era berean, Vitoriak batzordean gogorarazi zuen batzorde ez iraunkorra bi hilean behin biltzeko konpromisoa hartu zutela bere garaian, baina batzordea ez dela pasa den azaroaren 6tik bildu.