Altzako Sagardo Eguna ospatuko dute hilaren 26an
Sagardo Eguna, San Martzial plazan, artxiboko irudi batean.Altzako jai batzordea Altzako Sagardo Eguna egingo dute hilaren 26an, Altzatarra kirol elkarteak, Bizarrain euskara elkarteak eta auzoko jai batzordeak antolatuta. 18:00etan hasiko da, San Martzial plazan, eta zortzi sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera izango da: Akarregi, Alorrenea, Altzueta, Bereziartua, Eula, Gartziategi, Lizeaga eta Petritegi.
Sagardo dastaketa trikitilariek girotuta egingo dute, eta ondoren, Gautxori txaranga arituko da arratsaldea alaitzen. Gainera, Altzako San Martzial jaietako Gorrixka giza probaren aurkezpena ere egingo dute.


