Intxaur Krosean izena emateko epea ireki dute
Giro ederrean egin zuten Intxaur Krosa, joan den larunbatean.Intxaur jaiak Bigarren Intxaur Krosa antolatu du Intxaurrondoko jai batzordeak, Intxaur Jaien inguruan. Ekainak 21ean den arren, izen ematea jada ireki dute.
Intxaur Krosa antolatu zuten estreinakoz iaz, Ametzagaina parkean barrena. 80 bat lagunek hartu zuten parte krosean, bost kilometroko luzerako eta 150 metroko desnibeleko ibilbidea osatuz, giro ederrean.
Aurten, ekainaren 21ean izango da, eguerdiko 12:00etan, Ametzagaina parkean, iazko ibilbide berdinarekin: “4,7 km eta aldapa gogorra”. Izen ematea 5 eurokoa da eta telefono hau jarri dute horretarako: 600662326


