15.508 bisitari izan ditu Aquariumak Aste Santuan
Ohiko erakargarriez gain, arrano arrain jaioberriak eta espezie tropikal berriak ikusteko aukera izan dute.

Txuri eta Kontxita zezen marrazoak eta balearen hezurdura dira Aquariumeko erakargarrietako batzuk, baina Aste Santu honetan, protagonismoa partekatu dute beste zenbaitekin. Arrano arrainak jaio dira eta Amazonas ibaiaren akuarioan espezie tropikal berriak gehitu dituzte, tartean, lau piraña espezie, arahuanak, Leopoldo raiak, punta zuriak eta pakuak.
Horrek guztiak lagunduta, akaso, Aste Santuko bost egunetan 15.508 lagunek bisitatu dute Aquariuma; hau da, batez beste, 3.000 pertsonak baino gehiagok eguneko: Ostegun Santuan, 3.050; Ostiral Santuan, 3.432; larunbatean, 3.436; igandean, 3.341; eta Pazko Astelehenean, 2.249.
Aquariumak ordutegia luzatu du jai egunetan, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Bisitari gehien izan dituen tarteak, goizean, 11:00etatik 13:00etara bitartean, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara bitartean izan da.