Bizikrosa berreskuratuko dute Donostiako Piratek, Aste Nagusitik kanpo

Donostiako Piratek Bizikrosa kirol proba herrikoia berreskuratuko dute aurten, baina Aste Nagusitik kanpo egingo dute, maiatzaren 31n: “Ajerik gabe, beraz, ez dago aitzakiarik”, nabarmendu dute.
Kaitik abiatuta (11:00), Urgull mendiko bideetatik gora eta behera egin beharko dute korrika pirata kirolariek. Ibilbide laburra 3,2 kilometrokoa izango da eta luzea 6,4 kilometrokoa, zirkuituari bi buelta emanda. Izena emateko epea zabalik dago, Herrikrosa.eus atarian.
Azken aldiz, 2023ko Aste Nagusi Piratan egin zuten Bizikrosa, eta bertan izan zen IRUTXULOKO HITZA; jarraian ikus ditzakezue argazkiak:






































































