Gordailua beka antolatu dute laugarrenez aldundiak eta Kutxa Fundazioak
Ondare kontserbazio eta zaharberritze arloko profesionalei zuzendua, eskaerak bidaltzeko epea datorren astelehenean, hilak 28, abiatuko dute eta maiatzaren 16a arte luzatuko dute.

Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetzan, laugarrenez antolatu dute Gordailua beka, Gipuzkoako kultura ondarearen kontserbazioa, ikerketa, berrikuntza eta gizarteratzea helburu duena. Horretarako, kontserbazio eta zaharberritze arloko prestakuntza eta ikerketa sustatzen ditu, ondarea zaintzeko parametro iraunkorrak baliatzeri garrantzia berezia emanez.
Kontserbatzaile eta kontserbazioa bereizitako profesionalei bideratua, 30.000 euroko diru laguntza du Kutxa Fundazioaren aldetik eta 12.000 franko suitzar Suitzako Museo Nazionalaren Bildumen Zentroak emanda, eta hemeretzi hilabeteko luzapena, hiru fasetan banatuta. Lehenik, hiru hilabeteko egonaldia Gordailuan, aldundiaren ondare bildumen zentroan (Irun), bertako metodologiak ezagutzeko eta garatu beharreko proiektua zehazteko. Ondoren, sei hilabete Suitzako Museo Nazionalaren Bildumen Zentroan, proiektuaren lehen zatia egiteko; eta azkenik, beste hamar hilabete Gordailuan, atzerrian lortutako ezagutzak proiektu jakin batean aplikatzeko. Gaia bekadunaren eta bi erakundeen artean adostuko dute.
Eskaerak bidaltzeko epea datorren astelehenean, hilak 28, abiatuko dute eta maiatzaren 16an amaituko da. Bekaren oinarriak eta baldintzak Kutxa Fundazioaren webgunean eskuragarri daude.