Sarriegi plazan omendu dute Raimundo
Gaurko egunez 1913an hil zen konpositore donostiarra. Haren omenezko ekitaldia egin dute Parte Zaharrean.

Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak Raimundo Sarriegi konpositorea omendu du gaur goizean, haren abizena duen Parte Zaharreko plazan. 1913an gaurko egunez hil zen konpositore donostiarra.
Bretxako merkatariek lore eskaintza egin diote Sarriegiren eskulturari eta monumentu multzoari. Ondoren, herritarrez osaturiko dantzari talde batek konpositoreak berak idatzitako Ohorezko kontrapasa eskaini diote, txistulariek lagunduta. Era berean, beste pieza batzuk eskaini dituzte: Comparsa de Caballería de Viejas, Alkate soinua eta Donostiako Martxa.
Gaurko egunez 1913. urtean zendu zen Raimundo Sarriegi konpositorea
— Donostiako Udala (@DonostiakoUdala) April 23, 2025
Urtero bezala Donostiako Udalaren Txistulari Bandak maisua oroitu du Sarriegi plazan dagoen eskulturaren aurrean#donostia #sansebastian @Donostiatxistu @DSSMusikaEskola pic.twitter.com/8gaA0wbs6y