Gizon bat atxilotu dute hamabost sakelako telefono eta droga zituela

Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo Martutenen,besteak beste, hamabost sakelako telefono eta droga edukitzeagatik. Polizia iturrien arabera, gizon hori duela hiru aste atxilotu zuten hainbat sakelako telefono zituela.
Atzo, 09:45ak aldera, bi udaltzainak segurtasun patruila egiten ari ziren Barkaiztegi bideko institutu zaharraren inguruan, eta 44 urteko gizona ikusi zuten atarian. Udaltzainak ikustean, bi poltsa atzean utzita, eraikin barrura sartu zen, ihesi. Poltsetako batean 85 gramo speed eta droga pisatu eta banatzeko zenbait tresna topatu zituzten, bestean, berriz, hamabost sakelako telefono, liburu elektroniko bat, hainbat erloju eta urrearen purutasuna neurtzeko produktu kimiko bat. Ikerketarekin jarraituz, udaltzainek hiru sakelako aurkitu zituen aluminiozko paperean bilduta, modu horretan gailuak sare mugikorrera konektatzea saihesten da, haiek aurkitzea zailduz.
Eraikin barrura sartu eta goiko solairuetako batean aurkitu zuten susmagarria, eta honek bere burua leihotik behera bota zuen lau metro inguruko altueratik. Sastraka eta landaredi gune batera erori zen eta ezkutatzen saiatu arren, agenteek harrapatu egin zuten.
Atxilotu ondoren, epailearen esku jartzeko beharrezko eginbidean burutu ondoren. Gaur goizean, guardiako epaitegiak atxilotua aske uztea agindu du. Udaltzaingoaren arabera, gizona Easo plazan atzeman zuten duela hiru aste, hogei bat sakelako telefono eta bi tableta zituela.