Sute bat izan da Herrerako Zardoya-Otis eremuan
Herrerako Zardoya-Otis eremu degradatua, artxiboko irudi batean.Nerea Lizarralde Rodriguez Herrerako Zardoya-Otis eremu industrial zaharrean sute bat piztu da ostegun goizean, eta Udaltzaingoa eta Donostiako Suhiltzaileak bertaratu behar izan dira.
Udaleko iturriek azaldu dutenez, 11:30ean jaso dute abisua eta, bertaratzean, sua Zardoya fabrika zaharreko gela batean zegoela egiaztatu dute. Azkar itzali ahal izan dute eta ez da zauriturik egon. Orain, gertatutakoa ikertzen ari dira, eta, udaleko iturrien arabera, lehen susmoa da sua nahita piztutakoa izan dela.


