Altzako XII. Naturaldia, maiatzaren 6tik aurrera

Datorren maiatzaren 6an hasiko da Altzako XII. Naturaldia. Dozena bat jarduera baino gehiago izango dira, ingurumenaren, paisaiaren, geologiaren, botanikaren, faunaren eta historiaren ikuspegitik natura ezagutu, gozatu eta horren inguruan hausnartzeko.
Altzako Historia Mintegiak, +55 eta Donostia Kulturak prestatu dute programa, eta txikiei eta helduei zuzenduta dago. Aurten, DYA Gipuzkoa eta La Anunciata Ikastetxearen laguntza izango dute.
Hona hemen egitaraua:
- Maiatzaren 6tik ekainaren 12ra: Mezu sekretuaren bila jolasa, Altza ezagutzeko. Jokoa Harria parkearen plano batean datza, oparia lortzeko jarraitu eta gainditu beharreko pista eta proba batzuekin batera. Casares K.E.
- Maiatzaren 6a, 7an eta 10ean: Mendia eta segurtasuna, naturarekin arduraz jokatu tailerra. Ingurune naturalera segurtasunez irteerak egiteko moduari buruzko bi saio teoriko eta praktiko bat. Karlos Solanaren eskutik (DYA Gipuzkoa). Tomasene K.E.
- Maiatzak 8: Pasaiako Badiara itzulia, Mikel Ubillosekin batera. (14 km, 4 ordu).
- Maiatzak 12: La Anunciata Ikerketa Mintegiko ikasleen hitzaldia. DBHko ikasleak: Azterkosta eta Akuaponia proiektuak. Tomasene K.E.
- Maiatzak 15: Ategorrietako Mintegietako parkera irteera, Marko Sierrarekin batera. (2 ordu).
- Maiatzak 12: La Anunciata Ikerketa Mintegiko ikasleen hitzaldia. Batxilergoko ikasleak: liztor asiarrari buruzko proiektuak eta urari buruzko azterlanak. Tomasene K.E.
- Maiatzak 22: Gaintxurizketa-Beloagako gaztelua-Arragua irteera, Mikel Ubillosekin batera. (11 km, 3,5 ordu).
- Maiatzak 26: El Faro de las orcas, Gerardo Olivaresen filma. Tomasene K.E.
- Ekainak 5: Basolaritza, Egoitz Arruti natur argazkilariaren hitzaldia. Tomasene K.E.
- Ekainak 5: Herrera-Ulia irteera, Mikel Ubillosekin batera. (10 km, 3,5 ordu).
- Ekainak 12: Ertzak soinu performancea, Inko Martín, Saioa Royo eta Mikel Cerezoren eskutik. Larres parkea (Tomasene K.E ondoan).
Egitaraua osorik, ordutegiak, izen-emateak eta abar Donostia Kulturaren webgunean kontsulta daitezke.