Gipuzkoako Eskualde Etxeek hitzaldi sorta bat aurrera eramango dute maiatzean
Mateo Sagasta, Juan de Avalos, Alfonso Rodriguez Castelao eta Miguel de Cervantes izango dira saioen ardatza.

Gipuzkoako Eskualde Etxeen Federazioak hitzaldi ziklo bat antolatu du Donostia Kulturarekin lankidetzan. Maiatzaren 6an hasita eta ekainaren 3a bitartean, lau saio aurrera eramango dituzte, astearteetan, Okendo Kultur Etxean, 19:00etan.
- Maiatzaren 6an, La larga sombre del tupé. Conmemoraciones y olvido en torno a Práxedes Mateo Sagasta (1903-2025). XX. mendean eta XXI. mende hasieran Sagasta gogoratu edo ahazteko joeraren bilakaera landuko du Jesus Movellan Harok hura jaio zeneko bigarren mendeurrenean. Errioxa Etxeak eta Instituto de Estudios Riojanosek lagundutako saioa.
- Maiatzaren 13an, Juan de Ávalos, escultor (1911-2006) hizpide izango du Extremadura Etxeko Ezequiela Albarran Garciak. Avalos, Valle de los Caidosen eskultoreetako bat izateaz gain, bizitza luze eta oparoa izan zuen, bere eskulturak munduko hainbat txokotan ikus daitezke. Batzuentzat gorria, beste batzuentzta frankista.
- Maiatzaren 27an, Castelao, gallego químicamente puro y personalidad universal. Xose Estevezek Alfonso Rodriguez Castelaoren biografia aurkeztuko du Euskadirekin dituen harremanak eta karikaturagile gisa egindako lana azalduz. Galizia Etxearen laguntzarekin antolatutako saioa.
- Ekainaren 3an, Cervantes, natural de… Jose Maria Escribanok Miguel de Cervante Saavedraren jaioterriari buruzko misterioaz hitz egingo du. Gaztela Mantxako Etxearen laguntzarekin antolatua.