Zaporeak elkarteak janari bilketa egingo du bihar Garberan
Arroza, olioa eta hegaluzea edo atuna behar dituztela adierazi dute antolatzaileek.

Bi astez, Garberako korridoreetako batean moda, sukaldaritza eta artearen alorreko hogei profesionalek apaindutako beste hainbeste ardo, cava edo txakolin botila deigarriak ikusgai daude. Artelan horiek Cellars Art and Fashionek Zaporeak GKEaren alde antolatutako erakusketa solidarioaren parte dira, eta bihar arte izango dituzte bihar.
Azken egun horrekin bat eginez, Zaporeakek Lesbosen duen sukalderako janari bilketa egingo du bihar, 09:30etik 22:00etara bitartean, merkataritza guneko supermerkatuan. Arduradunek zehaztu dutenez, arroza, olioa eta hegaluzea edo atuna dira behar dituzten elikagaiak.