Laugarren greba eguna egingo dute gaur Gizarte Ekintzako langileek

Donostiako Gizarte Ekintzako langileek aste honetako hiru greba egunetako lehena egingo dute gaur. Hilaren 23an lehen bilera egin zuten langileen ordezkariek udaleko arduradunekin, baina ez zuten inolako akordiorik lortu. Beste bilera bat egiteko asmoa adierazi bazieten ere, langileek laugarren greba eguna aurrera eramango dute gaur, eta bihar eta etzirako deitu zituztenei ere eutsiko diete. Hortaz, hiru egunotan, gizarte zerbitzuen zentroak itxita egongo dira gaur eta Abegi Etxean zerbitzu minimoak.
Langileen batzordeak salatu du langileak mugan daudela, ezin baitute lan kargaren handitzea onartu, langileak gehitu ezean, eta udal gobernuaren “arduragabekeriaren” ondorioz, egoera kezkagarria dela, langileek ezin baitiete herritarren urgentziazko beharrei erantzun.