'Bizi irauten' elkarrizketa zikloko lau saioak, osorik ikusgai

Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta IRUTXULOKO HITZAk elkarlanean garatu dute azken hilabeteotan Bizi irauten elkarrizketa zikloa, eta dagoeneko bukatutzat eman dute lehenengo denboraldia.
Jendaurreko lau elkarrizketa izan dira guztira, sormen prozesuen ingurukoak: Nøgen taldeko Ane Negeruela eta Alex Irazusta musikariak izan ziren lehenengo saioko gonbidatuak, Barrexerka antzerki eta umore taldeko Maialen Sorzabalbere eta Mikel Irazusta bigarrenekoak, Oihana Vesga eta Jone Amezaga dantzariak hirugarrenekoak eta Nextor Otaño eta Ainara Alkorta artista plastikoak laugarrenekoak. Saio guztiak Egiako Le Bukowski aretoan izan dira, eta Hamaika Telebistaren laguntzarekin grabatu dituzte.
Hemen dituzue ikusgai elkarrizketen zenbait zati, eta, jarraian, lau saioak osorik: