Maiatzaren 1ean zabalduko dute 2026rako danborrada berrien izen ematea

Donostia Kulturak 2026ko San Sebastian egunerako danborrada berrien izen emate epea zabaldu du. Danborrada berri bat atera nahi duten donostiarrek maiatzaren 1etik 31ra bitartean izango dute horretarako aukera.
Helduen danborraden kasuan, Parte Zaharrean eta Erdialdean ezin izango dute danborrada berriek izenik eman. Beste zonetan, libre dauden ordutegiak kontsultatu beharko dira. Izan ere, zenbait auzotan irteera ordutegiak mugatuta daude, eta danborrada berriek aurkezten dituzten proposamenek nahitaez bete beharko dituzte ordutegi libreak. Hau da, danborradaren hasiera eta amaiera orduak ordutegi horren barruan egon behar dute.
Interesa duten elkarteek Donostia Festakera (donostiakofestak@donostia.eus) jo beharko dute eta bertan, izena emateko esteka emango zaie. Eskaera guztiak Donostia Festaken aztertuko dituzte, zonaldeko delegatuaren oniritzia jaso ondoren.
Helduen danborradan parte hartzeko araudia, hemen.