Urumea ibaia kanoaz ezagutzeko zortzi irteera antolatu dituzte

Cristina Enea fundazioak Urumea ibaiko kanoa irteeren egitasmoa berreskuratu du, udaberriaren bueltan. Zortzi irteera antolatu dituzte guztira, 14 urtetik gorakoentzat, eta erreserbak hemen egin behar dira. 5 euro ordaindu beharko dira, bonu gisa itzuliko direnak, Saretuz sareko zenbait establezimendutan trukatu ahal izateko.
Fundazioak azaldu duenez, parte hartzaileek “Urumea ibaia, haren ezkutuko txokoak eta duen ingurumen aberastasuna hurbilduko dizkie herritarrei”. Maiatzaren lehen bi asteburuetan (3-4 eta 10-11) egingo dituzte irteerak, egun bakoitzean bi eginez. “Ibaiko uretatik ingurune pribilegiatu batez gozatzeaz gain, erabiliko diren ontzien ezaugarriek talde lanaren eta pertsonen arteko lankidetzaren garrantzia ikusteko aukera emango dute”, nabarmendu du Eneko Calvo Cristina Enea fundazioko teknikari eta irteera horien arduradunak.