Donostiako Piraten Bizikrosa, iruditan
Bizikroseko hainbat parte hartzaile, IRUTXULOKO HITZAren helmugan.Joseba Parron Primerako giroa izan zuten atzo Donostiako Piratek berreskuratu duten Bizikrosean. Oraingoan, kirol proba herrikoia Aste Nagusitik kanpo egin dute, izan ere, azken aldiz, 2023ko Aste Nagusi Piratan egin zuten Bizikrosa.
Parte hartzaileak kaitik abiatu ziren 11:00etan, eta Urgull mendiko bideetatik gora eta behera egin zuten korrika pirata kirolariek. Ibilbide laburra 3,2 kilometrokoa izan zen eta luzea, aldiz, 6,4 kilometrokoa, zirkuituari bi buelta emanda.
Goiz ederra pasatu zuten kirola eginez, argazkietan ikus daitekeen moduan:


