Liga irabazi du Bera Berak

Bera Berak bere historiako hamargarren liga irabazi du larunbat honetan, Elx bigarren partidan ere garaituta (24-26). Lehenengoa asteazkenean jokatu zuten Gaska kiroldegian, eta garaile izan ostean (28-19), bigarrenean ere Elx menderatuta eskuratu du liga Bera Berak. Donostiako taldeak aurten irabazi duen hirugarren titulua da.
Norgehiagokak orekari eutsi zion lehen zatiko azken minutuetara arte. Imanol Alvarezen taldeak pauso bat gehiago eman zuen orduan, Pradesen geldiketei esker atsedenaldira abantailarekin iristeko (12-14).
Bigarren zatian aldaketak izan ziren partidan. 3-0eko partziala eginda, Elxek agintea hartu zuen markagailuan, eta Bera Beraren erasoa gelditzea lortu zuen. Kelly Rosaren golei eta Bera Beraren baloi galerei esker, Elxeko taldea agintean jarri zen markagailuan, baina bukaeran, Bera Bera berriro sartu zen partidan, Lyndie Tchaptcheten golei esker oro har. Azken minutuetan, Bera Berako jokalarien kalitatea nagusitu zen Elxen pistan.
Liga irabazita, amaitu da denboraldia Bera Berarentzat. Era berean, Esther Arrojeria eta Alba Menendez kapitainen ibilbidearen bukaera izan zen atzoko partida.
Ikaragarria!!@EstherArrojeria k itxi du finala !!!@IberdrolaDHF txapeldunak 10. aldiz!!! pic.twitter.com/1oZAcFYdxQ
— super amara Bera Bera (@BalonmaBeraBera) May 31, 2025