195 lagunek baino gehiagok hartu dute parte SOS Arrazakeriaren Bizilagunak proiektuan

195 pertsona baino gehiago animatu ziren atzo SOS Arrazakeriak Gipuzkoan antolatzen duen Bizilagunak egitasmoan parte hartzera. Aurten, lehen aldiz egin dute ekainean, lehen, azaroan egiten baitzuten. Guztira, 27 familia elkartu ziren Donostialdeko, Bidasoako, Oarsoaldeko, Buruntzaldeko eta Tolosaldeko herrietan.
Urtero moduan, programa honek bi familia bildu zituen mahai baten inguruan; bata bertakoa eta bestea errefuxiatu edo migratzailea, elkar hobeto ezagutzeko eta pertsona batzuek besteengandik izan ditzaketen aurreiritzi eta beldurrak desmuntatzeko.
Etxean edo parkean, ezagutzea elikatzen! lelopean, topaguneak zabaldu nahi izan dituzte aurten, eta bazkaria parke batean edo beste topagune batean egin ahal izan da, baina betiere Bizilagunak proiektuaren funtsa mantenduz.
22 nazionalitate inguruko 27 familia autoktono eta atzerritar inguruk hartu dute parte aurten Bizilagunak ekimenean: Venezuela, Kolonbia, Ekuador, Argentina, Honduras, Nikaragua, Brasil, Mexiko, Boli Kosta, Mali, Kamerun, Maroko, Senegal, Nigeria, Herbehereak, Frantzia, Peru, Nikaragua, Errusia, Aljeria, India eta Euskal Herria, besteak beste.