Bertso jaialdia antolatu dute Altzan iganderako

Altzako XXV. Bertso Aroaren barruan, bertso jaialdia antolatu dute igande honetarako (hilak 8) auzoan. Altzania kultur elkarteak, Bizarrain euskara elkarteak eta Altzako bertsozaleek antolatzen dute urtero Bertso Aroa; aurtengoa martxoaren 15ean hasi zen eta azaroaren 8an bukatuko da.
Igande honetako bertso jaialdia Harria parkean (Arriaga gisa ere ezaguna auzoan) izango da, 18:00etan. Lau bertsolarik parte hartuko dute: Aner Peritz, Maider Arregi, Andoni Rekondo eta Miren Artetxe. Aldiz, Amaia Agirre izango da gai jartzailea. Era berean, Altzako haur, gazte eta helduen XV. Arantza Hernandez Ezeiza Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa egingo dute.