'Berria'-k adimen artifiziala erabiltzeko zehaztu dituen irizpideak aurkeztuko ditu Donostian
Irene Arrarats 'Berria'-ko euskara arduradunak aurkeztuko ditu egunkariak adimen artifiziala erabiltzeko zehaztu dituen irizpideak.Dani Blanco/Argia Berria egunkariak adimen artifiziala erabiltzeko irizpide deontologikoak zehaztu eta ezarri ditu, eta jendaurrean aurkeztuko ditu hilaren 17an. Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan egingo dute aurkezpena, 19:00etan. Irene Arrarats Berria-ko euskara arduradunak eta Eider Goenaga zuzendariordeak hartuko dute parte aurkezpenean.
Euskal egunkariak dekalogo batean bildu ditu adimen artifizialari buruzko irizpide deontologikoak, eta dekalogoa estilo liburuan jaso dute: “Hartan laburbildu da nola jokatuko den adimen artifizialari dagokionez, garbi egon dadin nola, noiz eta zertarako erabil daitekeen, eta erabiltzea zilegi denean zer betebehar izango diren ezinbestean”, azaldu du Berria-k.


