Egiako tunela ekaina bukaeran irekitzea aurreikusten dute

AHTaren Atotxako geltokiko lanengatik, 2021eko urrian itxi zuten Egia eta Erdialdea lotzen zituen tunela. Alboan sortu zuten behin-behineko geltokia, Nortekoa eraitsi eta berreraiki bitartean. Behin betikoa guztiz eraiki ez duten arren, otsailean berreskuratu zuen Norteko geltokiak bere ohiko sarrera. Era berean, behin-behinekoa itxi zuten.
Hiru urte eta erdi beranduago, Egiako tunela berriz irekiko dutela jakinarazi du Euskal Trenbide Sareak (ETS). Ekaina bukaera aldean izango da, ondo bidean. Gaineratu dutenez, tunela zabalagoa izango da, hamar metro ingurukoa, eta AHTaren geltoki berriaren atari modukoa izango da.