Bizikleta Film Festibala aurrera eramaten ari dira Txantxarreka gaztetxean

Masa Kritikoak Bizikleta Film Festibala antolatu du. Ekainean zehar, bizikletaren mundua ikuspegi eta errealitate ezberdinetan erakusten duten bost film labur proiektatuko dituzte Txantxarreka gaztetxean (Heriz pasealekua, 22). Astelehenean ekin zioten, Bizikletaren Nazioarteko Egunean, eta xedea bizikletan eta zinemaren batasuna partekatzeko gune bat sortzea da. Hala, bizikletak garraiobide, adierazpen, borroka eta askatasun gisa duen papera erakutsiko dute lanek.
Hurrengo emanaldiak hauek dira:
- Bihar, ekainak 5, bizikleta urbanoa.
- Ekainak 12, bizikleta zinematikoa.
- Ekainak 19, abentura bizikleta.
- Ekainak 26, Brian Vernor. Amaiera festa.
Emanaldi guztiak 18:00etan egingo dituzte. Sarrera, doan.