Imanol Alvarezek beste urtebeterako berritu du kontratua Bera Berarekin

Bera Beraren aulkian eserita jarraituko dute Imanol Alvarez entrenatzaileak eta Jon Begiristain laguntzaileak. Beste urtebeterako berritu dute kontratua, denboraldi honetan liga, kopa eta superkopa irabazi ondoren. “Urtez urtekoa izatea nahi dut, nahiz eta jarraitzeko erabakia hartzea erraza izan den arren”, adierazi du Alvarezek.
Datorren sasoiari begira jarrita dabil Tati Garmendia kirol zuzendaria, eta helburuetako bat entrenatzailearen kargua berrestea zen. Bestalde, hiru fitxaketa dagoeneko iragarri ditu klubak, eta taldea hobetzeko zein egonkortzeko mugimendu gehiago espero dira.