'This Is Ballroom' filma eskainiko dute hilaren 10ean Trueban, Zinegoak jaialdiarekin elkarlanean

Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, hilaren 23tik 30era bitarte ospatuko da. Jaialdi horrekin elkarlanean eta aurrerapen gisa, This Is Ballroom filma eskainiko dute Trueba zinema aretoan, hilaren 10ean. 19:30ean izango da, eta sarrera doan eskuratu daiteke Truebako leihatilan eta webgunean. Gainera, Maria Fontan eta Nicolas Subiran gonbidatuak izango dira bertan.
Honela dio filmaren sinopsiak: “Rio de Janeiro hirian eta inguruetan, koloretako LGBTQ+ gazteriak Ballroomaren kultura birsortzen du bere terminoetan. Dramen, voguing emanaldien eta itzalaren artearen erretratua, New Yorken sortu eta 50 urtera. Rio sutan dago!”.