2.400 pertsonak parte hartuko dute Binter Night Run gaueko lasterketan

Binter Night Run bigarrenez aurrera eramango dute bihar, hilak 7, Kontxako hondartza zeharkatuko duen ibilbide berri batekin. 2.400 lagunek izena eman dute lasterketaren hiru probetakoren batean: Milia Berdea (1,7 kilometro), 5 kilometro eta 10 kilometro. Nabarmentzekoa da partaideen erdia baino gehiago, %52a, emakumezkoak dira; are gehiago, 5 kilometroko proban %72a dira.
Lehen proba Milia Berdea izango da, 20:00etan hasita. Bildutako dirua Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteari emango diote. Ondoren, 5 kilometroko probaren txanda izango da, 20:45ean; eta azkenik, 10 kilometrokoa 21:45ean abiatuko da. Aurten, azken bi probetako partaideek, Kontxako hondartza, Alderdi Eder, Kurssala edota Zurriola hondartza zeharkatuko dituzte, argiz eta soinuz lagunduta.
Donostia Kirolak, Bera Bera klubak eta DG Eventos elkarteak antolatutako lasterketak parte hartze parekideaz gain, jasangarritasuna ere lortu nahi du eta aztarna ekologikoa murrizteko ahaleginean dihardu. Halaber, ibilbideak egokituta daude parte hartzaileek ahalik eta gehien goza dezaten, eta desgaitasuna duten kirolariek 5k eta 10k probetan doan izena eman dezakete.
Kale mozketak
Probek aldizka autoen joan-etorrian eragingo dute, horregatik, zenbait mozketa aurreikusi dituzte 19:45ean hasi eta 23:30era bitartean. Era berean, Dbuseko zenbait geltoki lekuz aldatuko dituzte: 5. Benta Berri; 8. Gros-Intxaurrondo; 13. Altza; 14. Bidebieta; 16. Igeldo; 18 Seminario; 19 Aiete-Bera Bera; 21. Mutualitateak-Anoeta; 26. Amara-Martutene; 28. Amara-Ospitaleak; 24. Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo; 25. Benta Berri-Añorga; 27. Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros, 35. Antiguo-Aiete-Ospitaleak, 29. Hego Intxaurrondo; 31. Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza; 33. Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara, 45. Renfe-Bus geltokiak-Antiguo-Aiete; 37. Rodil-Zorroaga, eta TB6-Ulia-Taxibusa. Informazio zehatza hemen ikusgai dago.