Podemosen Donostiako egoitzari eraso egin diote

Euskadiko Podemos alderdiak salatu duenez, Donostian duten egoitzari eraso egin diote. Grosen dago egoitza eta bart gauean kristal nagusia suntsitu dute harriekin.
“Horrelako erasoek ez gaituzte beldurtuko. Podemos Euskadi ez da isilduko eta, are indar handiagoz, gehiengo sozialen aldeko politika ausartak egiten jarraituko du, gutxi batzuen pribilegioen aurka, eta pertsona guztien aurkako giza eskubideen urraketa guztiak salatuz”, adierazi dute ohar baten bidez.
Donostiako EH Bilduren bozeramaile Juan Karlos Izagirrek gertaturikoa salatu du: “Donostiako Podemosen egoitzaren aurkako eraso hau salatzen dugu, eta gure babes osoa helarazten diegu Podemoseko kideei. Horrelako ekintzek ez dute tokirik gurean”.