'Txapelarte' erakusketa ibiltariak artea, moda eta elkartasuna uztartzen ditu

San Martin Auzoa elkarteak Txapelarte erakusketa ibiltaria inauguratu zuen atzo arratsaldean, Askatasunaren hiribideko Banco Sabadell banketxearen egoitzan. Boinas Eloseguiren txapelen bilduma argitaratu gabea jasotzen du, eta antolatzaileek Kapelaren Ibilbidea kultur programaren barruan kokatu dute. “Arteari, kulturari eta eskuzabaltasunari egindako omenaldia da, tradizioa kausa solidario baten zerbitzura jartzeko modu sortzaile eta kolektiboa”, adierazi du San Martin Auzoa elkarteak.
Erakusketak eskultura, pintura, ilustrazioa, moda diseinua, bitxigintza, gastronomia eta musika gisako diziplinetako hogei artista baino gehiagok sortutako pieza paregabeak ditu. Proiektua asmo solidarioarekin sortu da: pieza guztiak enkantean jarriko dira azaroaren 11n, San Martin egunean. Bildutako diru guztia Minbiziaren Aurkako Elkarteari emango diote.
Aipatu moduan, erakusketa ibiltaria da eta hainbat tokitan eta udalerritan ikusi ahal izango datozen hilabeteetan. Esaterako, Bergaran, Altzon eta Tolosan. Gainera, bisitariek QR kodearen bidez lan bakoitzaren eduki digitaletara sartzeko, artisten biografia ezagutzeko eta ongintzazko enkantearen berrikuntzak jarraitzeko aukera dute.