Miren Lazkanok zilarra eskuratu du denboraldiko lehen Munduko Kopan

Miren Lazkano piraguista donostiarra bigarren gelditu da La Seu d’Urgellen jokatu duten denboraldiko lehenengo Munduko Kopan, zilarrezko domina eskuratuz. Horrela, Basque Teameko palistak 2016an ondutako marka berdindu du.
Sailkatze probatik aritu da sendo donostiarra, horretan ere bigarren izan baita. 45 palista lehiatu dira fase horretan finalera sailkatzeko, eta hamabi baino ez dira sartu.
Horrela, finalean, 102.52ko denbora egin du, eta soilik Jessica Fox australiarra izan da bera baino azkarragoa (98.42). Martina Satkova txekiarrak osatu du podiuma (102.80, +4.38).
Bestalde, atzo jokatutako kayak modalitatean, Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek finalerako pasea lortu zuten eta biek zazpigarren postuan bukatu zuten. Leire Goñik 23. postua sinatu zuen sailkatze jaitsieran eta ezin izan zuen finalera iritsi.