Autobus zerbitzu berezia izango da larunbatean, Fermin Muguruzaren kontzerturako

Ekainaren 14an, larunbatez, Fermin Muguruzak kontzertua emango du Anoetako Estadioan, 18:00etan, eta kontzertu hori dela eta, Dbusek autobus zerbitzu berezia eskainiko du.
Kontzertuaren aurretik, 15:00ak eta 16:00ak bitartean, 15 minutuero, eta 16:00ak eta 18:00ak bitartean, 7 minutuero, zerbitzu berezia eskainiko da Poliklinika eta Anoeta artean, Illunbe eta Miramoneko aparkalekuetatik Estadiora joan ahal izateko. Geltokiak Illunbe, Ospitaleak eta Poliklinikan egongo dira. Gainera, Miramonetik Anoetara joateko zerbitzuak egongo dira 17-Gros-Amara-Miramon eta 28-Amara-Ospitaleak lineekin.
Halaber, ondorengo zerbitzuak eskainiko dira:
- Bulebarretik: 28-Amara-Ospitaleak eta 26-Amara-Martutene lineak 15:00etatik, maiztasun handiz.
- Grosetik: 17-Gros-Amara-Miramon linea 15:00etatik 12 minutuero.
- Antiguatik: Linea berezia 16:00etatik 15 minutuero, eta 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linearen ohiko zerbitzuak 30 minutuer
- Altzatik: 16:00etatik 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros linearen ohiko zerbitzuak 30 minutuero (xx:00 eta xx:30 Larratxo III-tik).
- Intxaurrondotik: – 16:00etatik 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros linearen ohiko zerbitzuak 30 minutuero (xx:07 eta xx:37 Zarategitik).
- Egiatik: 16:00etatik 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros linearen ohiko zerbitzuak 30 minutuero (xx:14 eta xx:44 Virgen del Carmen-etik).
- Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrietatik: 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linearen ohiko zerbitzuak 30 minuturo (xx:22 eta xx:52 Renfe-Herreratik).
- Martutene eta Loiolatik: 26-Amara-Martutene linearen ohiko zerbitzuak 15 minutuero (xx:00, xx:15, xx:30 eta xx:45 Martutenetik).
- Aietetik: 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linearen ohiko zerbitzuak Aietetik, Aiete Pasealekua, Oriamendi eta Begiristain-dik Anoetaraino, 30 minutuz behin (xx:00 eta xx:30 La Cumbre-tik).
Kontzertua amaitu ostean: 00:30ean gutxi gorabehera zerbitzu bereziak eskainiko dira ondorengo auzoetara: