Bi lagun atxilotu dituzte beste bat arma zuriz erasotzeagatik

Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu zituen atzo, hilak 8, Parte Zaharrean, hirugarren bat aurpegian, gorputzean eta besoetan arma zuriarekin eraso izana egotzita. Erasoa Sarriegi plazan gertatu zen, antza, bi atxilotuek errieta egin zioten biktimari, eztabaida piztu, eta azken horrek kolpeak eta arma zuriz egindako erasoak jaso zituen.
Herritarren laguntza funtsezkoa izan zen. Batetik, biktima artatu zutelako osasun zerbitzuak iritsi arte, eta bestetik, ustezko bi erasotzaileak atxiki zituztelako Udaltzaingoa iritsi arte. Agenteek bi susmagarriak atxilotu zituzten eta gertuko parterre batean ezkutatuta zeuden erasoan erabilitako arma eta sakelako telefono bat atzeman zituzten ere.
Atxilotuak ertzain etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik beharrezko eginbideak gauzatzeko; biktimak, aldiz, gaur goizeko lehen orduan jaso du ospitaleko alta.