Errebote jaialdiak hartu du Alderdi Eder
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren mendeurrena ospatzeko erakustaldia egin dute Gipuzkoan modalitate hori mantentzen duten hiru herrietako taldeek.

Alderdi Eder pilotaleku bilakatu da igande goizean, bertan jarri baitute Behar Zana, Txost eta Zubieta taldeak errebotean aritzeko joko zelaia. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren mendeurrena ospatzeko erakustaldia egin dute Gipuzkoan modalitate hori mantentzen duten hiru herrietako taldeek: Amasa-Villabona, Oiartzun eta Zubieta.
Donostian historia luzea duen kirol honetaz gozatzeaz gain, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsotan entzun eta Igeldoko trikitilariez gozatzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek























































































