Hirugarren Kapelaren Ibilbidea, iruditan

San Martin Auzoa elkarteak antolatuta, hirugarren Kapelaren Ibilbidea egin zuten atzo Donostian. 09:30ean hasi eta 18:00ak arte antolatu zuten egitaraua, eta jende andanak hartu zuen parte, askotariko kolore eta itxurako kapelak soinean.
09:30ean, diana eta joaldunak izan zituzten San Martin auzunean. Ondoren, Miramar jauregira joan ziren, eta 10:30ean ongietorria eta Donosti Lindy Hop dantza taldearen ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten. 11:30ean, Boinas Elosegui enpresa omendu zuten 160 urteko ibilbideagatik, eta 12:00etan abiatu zuten Kapelaren Ibilbidea bera.
Argazkietan ikus daiteke egun osoan zehar izan zuten giro bikaina: