Hiriko bost haur parke berrituko ditu udalak

Donostiako Udalak bost haur parke berritzeko kontratazioa onartu du. Hamasei asteko egikaritze epea ezarri dute, eta aurrekontua 233.886 euroa da. Helburua da duten segurtasun zoladura eta jokoak kentzea, eta udal biltegietara eramatea, gordetzeko modukoak dira. Era berean, joko eta segurtasun zoladura berriak jarriko dituzte.
Berrituko dituzten parkeak hauek dira: Santa Barbara 7-9 (63.363 euro), San Roke 10-14 (34.003 euro), Otxoki (60.483 euro), Mons pasealekua 110 (50.024 euro) eta Atotxa Erreka (26.013 euro). Azken hau, berritu beharrean, handitu egingo dute.