Larri zauritu da motozale bat Donostiako saihesbidean

Motozale bat oso larri eraman dute ospitalera gaur eguerdian, 13:20an, Donostiako saihesbidean izandako istripu baten ondorioz. Istripua 12:00ak aldera gertatu da, Irungo noranzkoan, Garbera merkataritza gunearen parean. Motozaleak motorraren kontrola galdu du, eta errepidetik atera da.
Ordubetez baino gehiagoz artatu dute osasun langileek, bihotz-biriketako geldialdia izan ondoren. Ertzaintzak erreietako bat itxi behar izan du, eta auto ilarak sortu dira GI-20 errepideko 4. kilometroan, Errenteriarako noranzkoan. Hala ere, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, dagoeneko zabaldu dituzte errei guztiak.