X. Boilur Azoka egingo dute igandean, Herreran

Euskal Giroa elkarteak Herrerako jaien barruan antolatuta, Donostiako X. Boilur Azoka aurrera eramango dute igande honetan, hilak 15. 10:30ean hasi eta 14:00etara bitartean lurpeko onddo honen inguruko hamaika aukeraz osatutako eskaintza egongo da Herrerako San Luis plazan.
Euskal Herria, Burgos, Teruel, Errioxa, Soria, Zamora edota Landetatik etorritako ekoizleek jarriko dituzte salmenta postuak. Besteak beste, boilurrak, boilurrez ondutako jakiak, gazta, olioa, gatza, arroza edota boilurrari buruzko liburuak. Horrez gain, produktu naturalak eta artisauak erosteko abagunea ere izango dute bertaratzen direnek.
Boilurra lurpeko onddoa da eta zuhaitz batzuen sustraietatik gertu hazi ohi dira, hala nola, arteak, haritzak, gaztainondoak eta intxaurrondoak. Espezie batzuk oso preziatuak dira janari gisa, kultibatuak edo naturalak izan daitezke.