Hasi da festa Herreran!

Joan den astean motorrak berotu ostean, orain bai, hasi dira jaiak Herreran. Luisita eta Luisito pertsonaia maitatuak iritsi dira auzora, eta ostegun arratsaldean bota dute txupinazoa, baita elegante bota ere, ohiko legez, elegante jantzi baitira auzotarrak jaiei hasiera emateko. Aurten, gainera, pick up estiloko kamioneta batean iritsi dira San Luis Gonzaga plazara.
Kilikariak txaranga izan da arratsaldea girotzeko arduraduna, txupinazoan ez ezik, ondorengo pintxo-pote elegantean ere egon baita. Egongo da gaua luzatuko duen herreratarrik gaurkoan, baina hobe indarrak gordetzea, asteburu luzea baitute aurretik auzoan. Bihar, esaterako, jendetza espero da plazan, Asgarth, Boikot eta Herenegun taldeen kontzertuak ikusteko. Egitarau osoa hemen kontsultatu dezakezue.
https://www.youtube.com/shorts/3P74UgPdfIs















