Irudi ikusgarriak utzi dituzte bart gaueko tximistek

Egun bero eta heze baten ostean, irudi ikusgarriak utzi zituen atzo iluntzeak. Tximistak ikusteko aukera izan zen han-hemenka, eta Joseba Parron argazkilariak ez zuen aukerarik galdu argazki zoragarriak egiteko, behean ikus dezakezuen moduan.
Gaur, eguraldia egonkorragoa izango da. Ipar partean tenperatura nabarmen jaitsiko da; eta goizaldean oraindik trumoi zaparradaren bat izan daiteke. Ordea, goizak aurrera egin ahala, hodeitza txikituz joango da eta giro eguzkitsua gailenduz joango da. Haize suabea ibiliko da, egunaren erdiko orduetan iparra nagusi izanik.








