Kaia dantzan jarriko dute Karmengo jaiek
Uztailaren 16tik 20ra izango dira festak, eta kontzertuen egitaraua iragarri dute.

Bost egunez dantzan jarriko dute kaia Karmengo jaiek. Uztailaren 16tik 20ra bitarteko kontzertu eskaintza aurkeztu dute antolatzaileek. Gasteizko Potato ska-reggae talde beteranoaren parte hartzea da nabarmentzekoa.
Hauxe duzue egunez egun, kontzertu eskaintza:
- Uztailak 16, asteazkena: La Jodedera eta Txapela Brava.
- Uztailak 17, osteguna: Against You eta Potato.
- Uztailak 18, ostirala: Mugan, Toc eta Herenegun.
- Uztailak 19, larunbata: Burutik eta 3ttu erromeria.
- Uztailak 20, igandea: Itzal erromeria.