Sei ikastetxetako 600 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte 'DBH Dantzan' ekitaldian

Hirugarren urtez jarraian, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak DBH Dantzan egitasmoa aurrera eramango du. Hilaren 16an, astelehena, Zuloaga plazan erromeria handi bat egingo dute ordubetez, 11:00etan hasita. Bertan, hiriko sei ikastetxetako 600 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute. Zehazki, La Salle, Ekintza, Axular Lizeoa, Antigua Luberri, Altza Institutua eta Lauaizeta ikastetxeetakoak. Eskolako triki eta pandero taldearen zuzeneko musikak lagunduta ariko dira.
Ekitaldiaren helburua DBHko lehen mailako ikasleak Euskal Dantzara hurbiltzea da, euskal tradizioarekin eta folklorearekin konektatzeko aukera emanez. Dantza tradizionalak sustatzeaz gain, talde lana, diziplina eta euskal nortasun kulturalarekiko lotura ere indartu nahi dute ere. Aurrekoetan izandako harrera “bikaina” espero dute aurten ere antolatzaileek, “hazten eta sendotzen” jarraitzeko.